XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaxildak emengo mutilleri otordua ipiñi eta etxeko lanak egiten etxeko andreari laguntu.

Onek, Josetxoren urteak dauzkan alaba bat zeukak, eta, berari erakusteko, etxean maixtra bat dik.

Josetxo, ezer ere etzekiela etorri uen onera.

Bañan orain biak batean egiten dizkitek ikasketak, eta poliki-poliki ari duk zeozer ikasten.

Emen zaldi ttiki batzuk oso politak badituk, gazteentzako motukoak, eta oietako bat artu eta or ibiltzen duk beraren gañean, bazter guztietan barrena, askotan emengo gautxoekin.

Itxura duenez, Josetxok zaldiz ondo ikasiko dik.

Etzekazkik bazterrean maixu txarrak.

Kaxildak ere zaldiz ikasi dik.

Askotan egiten dik bueltatxo bat gazteekin eta etxeko emakumeekin.

Or ikusiko duk, beraz, persona batek denbora gutxian zer aldaketak egiten dituen, eta erbestean eta arrotzekin nola oitzen dan, danak pamili batekoak balira bezela.

Emen leoiak ere badituk.

Ondamendi aundiak egiten dizkitek artaldeetan.

Bañan personari etziotek ezer egiten.

Emengo zarrak diotenez, sekulan ez omen ditek entzun, leoi batek persona bati ezer egin dionik.

Illunabarrean ateratzen dituk leize-zuloetatik.

Baita ere badituk emen mendian jaio eta mendian bizi diran zakur eta galgoak ere.

Oek ere kalte izugarriak egiten dizkitek, eta leoia bera baño zallagoak dituk arrapatzen.

Izuak dituk eta sudur ona zeukatek, (...).